• 18
    API
    2017
    LAZKAOKO GAZTELEKUA

    Kaixo gazte!

    Dakizuen moduan, apirilaren 20ean, Lazkaoko Gaztelekuak ikasturteko itxiera jaialdia ospatuko du. Ixtiera hau denboraldi baterako izango da; izan ere, datorren ikasturte hasieran zerbitzua berriro ere martxan jartzea aurreikusten baita.

    Egun honetan, musikaz girotutako jaialdi bat egingo dugu, horrez gain, jolas anitzak zein merendola batez gozatzeko ere aukera izango dugu. 

    Beraz, ANIMATU eta ETOR ZAITEZ!

  • 5
    API
    2017
    APIRILEKO EGITARAUA

    Hementxe duzue ikusgai apirilean zehar Gaztelekuan egingo ditugun ekintzak. Gainera, Aste Santuan ere zerbitzua martxan izango da, oporraldiak elkarrekin gozatzeko asmoz. 

    Beraz, ANIMATU eta ETOR ZAITEZ!

  • 21
    API
    2017
    Lazkaoko txozna batzordearen egitaraua

    Konturatzerako gainean ditugu 2017ko Lazkaoko Festak eta urtero bezala, TXOZNA BATZORDEAK egitarau oparoa osatu dugu festa eta aldarrikapena uztartuz, TXOZNA GUNEAN.

  • 2
    API
    2017
    Mendi irteera Orixol

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 16. irteera dugu hau. Ibilaldi

    paregabea egingo dugu. Arabako Suitza deitzen diote. Aramaioko Etxaguen auzotik (630

    m.) abiatu, Lezeaga lepora igo eta, hemendik, Orixolera (1128 m.). Santikurutzeko

    baselizatik igaroz, ibilbide borobila egingo dugu Etxaguenera berriro itzuliz. Ikusmira

    ederra bertatik: Aramaio bera ikus daiteke ekialdetik, Arabako urtegiak hegoaldetik,

    Gorbeia mendebaldetik eta Anboto eta Udalaitz iparraldetik. 500 metroko desnibela, 11

    kilometroko luzera eta 3:30eko iraupena du ibilbideak. Martxoak 31rako, ostirala,

    14:00rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 (Iker), korreo honi

    erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

     

    EGUNA: Apirilak 2, igandea.

    ORDUA: ERNE!!! 8:00an, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 13:30ak eta 14:00ak bitartean.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 26
    MAR
    2017
    Mendi irteera Aranzazu - Bellostegi

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 15. irteera dugu hau.  Lazkaotik Arantzazu aldera joango gara oraingoan. Arantzazuko aparkalekutik hasita sakanera jaitsiko gara eta Bellostegi baserritik tontorrera igo (820 m.) Ondoren, berriro Bellostegi baserrira jaitsi, Arriona lepotik Iturrigorrira eta, hemendik, Arantzazura (750m.).

    Ibilaldiaren luzera…….9km.                         Desnibela………………..300m.
    Denbora………………..3:15 ordu.                   Autobusa joan-etorria…1:30 ordu.

    Martxoak 24, ostirala, 14:00rako eman behar da izena telefono honetara deituz: 636979154, email honi erantzunez edo amalur.me@gmail.com postara  idatziz. Anima zaitezte!!!

    EGUNA:  Martxoak 26, igandea.
    ORDUA:  8:30ean, Itzala tabernaren parean.
    ITZULERA:  13:30 / 14:00ak bitartean.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.
     

  • 12
    MAR
    2017
    Mendi irteera ibilaldi neurtua Ormaiztegin

    Amalurrek eta Ikastolak elkarrekin antolatzen dituzten irteeren artean,

    igande honetan Ormaiztegi Kirol Elkarteak   Goierriko eskoletako haur guztientzat

    antolatutako Ibilaldi Neurtuan dute asmoa jarria. Nahiz eta ibilaldi neurtua

    haurrentzat antolatuta egon, edozein heldu joan daiteke bertara. Zubipe Kiroldegitik

    hasi eta, Zelandieta, Santa Engrazi, Zerain, Mutiloa eta Lierniatik igaroz, Zubipe

    Kiroldegian bertan amaituko da ibilbidea. Beraz gonbidatuta zaude parte hartzera.

    Joan nahi duenak deitu dezala ostiralerako, martxoak 10, 14:30erako tlfno honetara:

    636979154 (Iker), erantzun email honi edo amalur.me@gmail.com postara idatzi,

    garraioa antolatzeko beharrezkoa baita.

    EGUNA: Martxoak 12, igandea.

    IRTEERA: 8:30etan, “Itzala” taberna aurrean.

    ITZULERA: 13:30ak inguru.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 5
    MAR
    2017
    MARTXOKO EGITARAUA

    Kaixo Gazte!

    Hemen duzue hilabete honetako egitaraua. Dakizuen moduan martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna da, beraz egitaraua honen inguruan izango da. 

    Hori dela eta ekintza berezi batzuk egingo ditugu, autodefentsa tailerra, genero tailerra eta kirol solasaldia, hain zuzen ere.

    ANIMATU ETA PARTE HARTU!

  • 5
    MAR
    2017
    Mendi irteera Nerbioiren ur-jauzia

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 12. irteera dugu hau.

    Helduentzako bakarrik da. Lazkaotik Araba, Bizkaia eta Burgosko mugak dauden

    inguruetara joango gara oraingoan, Gibijo mendizerrara, hain zuzen ere. Berberana

    herritik abiatu eta Delika zintzurrean dagoen Nerbioi ibaiaren ur-jauzia ikustera

    inguratuko gara. Ibilbidean, “Rubén eta “Hoyo Nuevo” izeneko behatokietatik,

    Otsotegitik, Artzainen monumentutik, “Paules” kobazulotik eta Langraizko Santiago

    monastegitik igaroko gara irteera tokira iritsiko garelarik ibilbide zirkularra eginez.

    Nerbioiren ur-jauziak 270 metro ditu. Ikuskizun ederra!!! Paisaia oso politak!!! 201

    metroko desnibela, 13 km. eta 3 ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak eta oso erreza

    da. Villanañe herriko Angosto izeneko Kanpinean bazkalduko dugu. Martxoak 2rako,

    osteguna, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 edo

    amalur.me@gmail.com postara idatziz. Anima zaitezte!!

    EGUNA: Martxoak 5, igandea.

    ORDUA: KONTUZ, 8:00etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 19:00ak aldera.

  • 7
    OTS
    2017
    Kzguneko otsaileko planifikazioa

    Kzguneko otsaileko planifikazioa

Garraioa
<< 2017, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
2122
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /