• 14
    API
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak Ttutturre gainera joateko antolatuta zuten 12. irteera ez da egingo. San Benito Ikastolak 50 urte betetzen ditu sortu zenetik eta zenbait ekintza antolatu ditu hori ospatzeko

    Mendi irteera Lazkao-Lazkao

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak Ttutturre gainera joateko antolatuta zuten 12. irteera ez da egingo. San Benito Ikastolak 50 urte betetzen ditu sortu zenetik eta zenbait ekintza antolatu ditu hori ospatzeko. Horietako bat mendi martxa izan da. Egunik egokiena igande hau zela ikusirik, egun horretarako antolatuta zegoen Ttutturreko irteera bertan behera geratu da eta Ikastolak antolatutakoan parte hartuko dugu. Ibilaldi neurtu eran egingo da LH 3. mailatik DBH 4. mailara bitartekoekin. Gainontzekoak ibilaldi normala egingo dugu. Lazkao – Beiztin – Atxutxe – Lazkaoetxe – Amundarain – Lazkao izango da ibilbidea. 3 ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak. Urrezko eztaiak ez dira egunero ospatzen, horregatk animatu zaitezte eta etorri!!!

    EGUNA:  Apirilaren 14a, igandea.
    IRTEERA:  8:30ean, Plazako pilotalekutik.
    ITZULERA: 12:00ak inguru.
      

    OHARRA:  Zortzi urtetik beherakoentzat beste ibilaldi motzago bat antolatu da. 10etan izango da irteera ordubeteko iraupena izango duelarik. Bukaeran, sari batzuk zozketatuko dira eta jokuak izango dira mendi martxan parte hartu duten ikasleen artean.

<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /