• 10
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    MENDI  IRTEERA  GORRITI - ULIZAR - ARESO

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 4. irteera dugu hau. Gorriti (750 m.) herritik irten, handik Museoko gainetik Merku mendixkara jaitsiz, Ulizar gailurrera igo (868 m.

    eta Santa Kruz baselizaren ondotik igaroz, Areso herrira jaitsiko gara. Tolosatik Areso bitarteko Erroizpe/Uli deituriko mendizerran kokatuta dagoen mendirik garaiena da Ulizar mendia. 3 ordu eta erdiko iraupena du eta ibilbidea nahiko erraza da (227 m. gora eta 400 m. beherako desnibela du). Animatu eta etorri!!!

    EGUNA:  Azaroaren 10a, igandea.
    IRTEERA:  8:30ean, Itzala taberna parean.
    ITZULERA:  13:30ak inguru.
      
    OHARRA:  Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

    ERNE!!! Azaroan hiru irteera daude jarraian 10, 17 eta 24ean. Berez, bi zeuden iragarrita 10 eta 24koa baina, abenduaren 1ekoa azaroaren 17ra pasatzen da beste antolaketa bat dagoelako. Azaroaren 24ko irteera, Lokizera (Urbasa inguruan dago), helduentzat da eta Ikastolan: 943880800 edo Amalurren apuntatu behar da Ttanttoni deituaz (657722131) edo amalur.me@gmail.com korreora mezua bidaliaz azaroaren 20rako, hau barne. Aurrez jakin behar dugu kopurua bazkaltzera joan behar dugun bodegarekin zenbakia zehazteko.
     

<< 2020, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /