• 17
    AZA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    MENDI  IRTEERA   LAZKAO - IRAMENDI - LAZKAO

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatzen duten 5. irteera da oraingoa. Abenduaren 1erako iragarrita zegoen irteera hau baina, aurreratu egingo dugu azaroaren 17ra, egun hartan,  urteroko Antzar-krosa antolatu dutelako. Azkeneko bi urteotan beranduago izan da baina, aurten aurreratu egin dute. 

    Beraz, azaroaren 17an izango da abenduaren 1erako antolatuta zegoen irteera. Lazkao – Sukia – Amondarain – Lazkaoetxe – Amondarain - Abalin – Iramendi – Iztueta baserria – Enpaundi – Lazkao izango da ibilbidea. Iztueta baserriko Bernardo Garmendia zenaren oroimenez antolatu dugu ibilaldi hau irteera askotan parte hartu eta lagundu duelako. Ibilaldia Iztueta baserrira iristean, pago arbola bat landatuko dugu bere oroimenez, agurra dantzatu eta bertan eskainiko digute hamaiketakoa. 3 ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak. Ibilaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ikastolan: 943880800 edo Amalurren apuntatu behar da Ttanttoni deituaz (657722131) edo amalur.me@gmail.com korreora mezua bidaliaz azaroaren 15erako.

    EGUNA:  Azaroaren 17a, igandea.
    IRTEERA:  8:30ean, Itzala taberna paretik.
      ITZULERA: 13:30ak inguru.
      
    OHARRA:  Amalurrek aurrez jasotako proposamen bat kontutan hartuz, irteera hau antolatu du. Antolaketa honetan izango den gastua egun horretan ibilaldian parte hartuko dugun helduon artean ordainduko dugu.

<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /