• 13
    API
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    MENDI  IRTEERA ARRATE-KALAMUA-URKO

    2014/04/06 Igandeko irteera hurrengo igandera atzeratu dugu zenbait arazo tarteko. Beraz, "Arrate-Kalamua-Urko" mendi irteera apirilaren 13an izango da.

    Eskerrik asko. Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 14. irteera dugu hau. Lazkaotik Eibarrera goaz, Arratera (556 m) hain zuzen (autobusez igoko dugu txirrindularitzan mitikoa den mendatea). Arraten autobusetik jaitsi eta Kalamuara (770 m) abiatuko gara. Elgoibar eta Markina arteko muga egiten du Kalamuak. Bertatik Urkora (791 m) joango gara, eibartarren mendi kuttunenera (tontorra Ermuan omen dago ordea). 

    Bertatik Eibar ikusten da oso-osorik. Finean, dozena bat kilometroko bueltatxoa, desnibel handirik gabea, eta Historia handiko bazterrak dituena: batetik 36ko gerrako lubakiak, hantxe egon baitzen frontea denbora askoan, eta bestetik bertan gertatu zirelako XIV. mendeko bandoen hainbat borroka, Akondiako kantan jasorik geratu zirenak. Izena eman apirilaren 4rako, ostirala, telefono honetara deituz:  657722131 (Ttantton).


    EGUNA:  Apirilaren 13a, igandea.
    IRTEERA:  8:30ean, Itzala taberna parean.
    ITZULERA:  14:00ak inguru.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

<< 2019, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /