• 22
    AZA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mendi irteera Orixol

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 6. irteera dugu hau. Ibilaldi paregabea egingo dugu. Arabako Suitza deitzen diote. Aramaioko Etxaguen auzotik (630 m.) abiatu, Lezeaga lepora igo eta, hemendik, Orixolera (1128 m.). Santikurutzeko baselizatik igaroz, ibilbide borobila egingo dugu Etxaguenera berriro itzuliz. Ikusmira ederra gailurretik: Aramaio bera ikus daiteke ekialdetik, Arabako urtegiak hegoaldetik, Gorbeia mendebaldetik eta Anboto eta Udalaitz iparraldetik. 500 metroko desnibela, 11 kilometro eta 3:30eko iraupena du ibibideak. Ostiralerako, azaroak 20rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131 (Ttantton) ), mezu honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Azaroak 22, igandea.

    ORDUA: 8:30etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 13:30ak aldera.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /