• 22
    MAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mendi irteera Urkulu-Degurixa-Mendiola

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 16. irteera dugu hau.

    Lazkaotik Aretxabaletara joango gara oraingoan. Urkulu urtegian (333 m.) hasiko dugu

    ibilaldia. Urkulu erreka bazterretik gora abiatu eta ordubete barruan Ugaztegira iritsiko

    gara (710 m.). Hemendik Degurixara (leku paregabea) beste ordubetean (950 m.),

    ondoren, Erlaitz lepora igoko gara (1080 m.) 40 minututan eta, hemendik, Mendiolara

    jaitsiko gara ordu bat eta erdian.

    700 metroko desnibela eta 4 ordu eta 15 minutuko

    iraupena du. Maiatzak 20rako, ostirala, 14:00etarako eman behar da izena telefono

    honetara deituaz: 687405194 (Unai), email honi erantzunez edo posta honetara

    idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!

    EGUNA: Maiatzak 22, igandea.

    ORDUA: KONTUZ, 8:00etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 14:00ak aldera

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

    ERNE!!!: Ekainaren 4-5eko aste bukaeran, urtero egiten dugun bezala, bi

    egunetako irteera egingo dugu. Pirinio aldera joango gara, Petretxema igoko dugularik.

    Izaban edo inguruan hartuko dugu ostatu. Helduek 65 € eta gaztetxoek 30 inguru

    ordainduko dute. Hori horrela izanik, Joan behar duzuenok izena eman ikastolako

    bulegoan (943880800), idatzi amalur.me@gmail.com postara edo deitu tlfno

    honetara: 687405194 (Unai), ekainak 2rako, osteguna.

    Hurrengo astean informazio gehiago emango dizuegu.

<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /