• 26
    EKA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mendi irteera Uzturrera

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 19. irteera honetan Tolosaldeko

    lurraldeak ezagutuko ditugu. Tolosako Santalutzi auzotik (91 m) abiatu eta, ibilbide zirkular bat

    eginez, toki berera iritsiko gara. Garai bateko Uzturreko ospitalaren hondakinetatik (300 m)

    (Tolosako Miserikordia etxea Uzturren), eta Tolosako dorreatik (343 m) (Uzturreko telegrafoa)

    pasatuko gara.

    Tolosako Dorreak beste hainbat izen ere izan ditu: Uzturre Dorrea, Gaztelu

    Zaharra, Telegrafoa eta Telegrafoko Torrea. Uzturreko tonterra iritsi aurretik, Tolosako bista

    zoragarriak ikus daitezkeen begiratoki bat topatuko dugu. Uzturre tontorretik (735 m) igaro eta

    urrutitik ikusten den gurutzetik (660 m) igaro eta irteera-tokira helduko gara. 644 metroko

    desnibela, 9 kilometro eskaseko luzera eta 3 ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak. Ekainak

    24rako, ostirala, 14:00etarako eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131, email

    honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com    Anima zaitezte!!

    EGUNA: Ekainak 26, igandea.

    ORDUA: 8:30etan, “Itzala” taberna parean.

    ITZULERA: 13:30ak aldera.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € eraman autobuserako.

<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /