• 7
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mendi irteera ibilaldi neurtua Lazkaomendira

    Maiatzeko 6-7 aste bukaera horretan ospatuko diren Lazkaomendiko festak

    emango diete amaiera aurtengo Lazkaoko jaiei. Hemengo festen antolatzaile-taldeak,

    Amalur eta Ikastolarekin batera, Maiatzaren 7an izango den Ibilaldi Neurtua antolatu

    dute, urtero bezala. Ibilbidea hau izango da: Herriko plaza (irteera), Enpaundi, Beiztin,

    Amondarain, Abalin, Gurutzetxeberri, Maitz Goene, Ixurrene (amaiera). Aukera ederra

    dugu parte hartzeko. Ezin diegu hutsik egin antolatzaileei. Animo! Edozeinek parte har

    dezake baina, gaztetxoek taldeka parte hartzen dutenez, 3, 4 edo 5 kidez osatuko dira

    taldeak. Lazkaomendira iritsitakoan diploma bat jasoko dute parte hartutako ikasle

    bakoitzak eta otarteko edo pintxo bana ere izango dute. Ondoren, bertan izango diren

    jokuetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Helduek ere bai.

    EGUNA: Maiatzak 7, igandea.

    IRTEERA: 8:30ean, plazatik.

    HELMUGA: Lazkaomendin, 10:30ean.

<< 2017, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /