• 3
    EKA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mendi irteera Laguna Negra-Picos de Urbion

    Irteera hau Amalur Mendi Elkartea eta San Benito ikastolaren artean

    antolatzen duten 19.a da. Ekainaren 3an, goizeko 6:00etan, izango da

    irteera, Itzala taberna paretik. Laguna Negrara (1753 m.) iritsi eta, bertatik,

    Pico de Urbionera (2228 m.) igoko gara. 4km-ko luzera eta 1:30- 2 orduko

    iraupena. Tontorra egin eta gero, Duero ibaiaren sorrerara jeitsiko ginateke

    (mendiaren magalean dago) eta, hemendik, GR-86 hartuz, Duruelo de la Sierra

    (1199 m.) herri aldera hartuko dugu. Urbionetik Duruelora 11 km daude.

    Beraz, ibilaldiaren luzera 15 km-koa da denera, gutxi gora behera. Ekainaren

    4ean, igandean, inguruak ezagutuko ditugu ibilaldi motz bat eginez.

    Pertsonako 20 euro izango da irteeraren balioa 16 urtez azpikoentzat eta 65-

    70 € inguru besteentzat. Bertan honako hau dago sartuta: garraioa,

    larunbateko afaria, gaua Covaledako aterpetxean (lozakuen beharrik ez

    dago), igandeko gosaria eta bazkaria otarteko bidez. Beraz, larunbateko

    hamaiketakoa eta bazkaria norberak berea eraman beharko du etxetik

    motxilan. Izena eman amalur.me@gmail.com posta elektronikora idatziz,

    korreo honi erantzunez edo 636979154 telefonora deituz (Iker), ahalik eta

    azkarren. Maiatzak 31, asteazkena, azken eguna. Ez itxaron azken eguna

    arte!!!

    EGUNA: Ekainak 3, larunbata.

    ORDUA: 6:00etan, “Itzala” taberna parean.

    ITZULERA: Ekainak 4, igandea, 19:00ak inguruan.

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /