• 17
    IRAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Esparruko Bira

    Ikastolaren eta Amalur mendi elkartearen artean 2017-2018 ikasturterako antolatuta dauden mendi irteerei igande honetan emango diegu hasera Esparruko erromeriarekin. Normalki, irailaren 3. igandean ospatzen da Esparruko erromeria Lazkaon eta ohitura horri eutsi  nahi diogu. Aurten irailaren 17an izango da. Irteera goizeko 9etan izango da  herriko plazako pilotalekutik abiatuta. Ikurriñari omenaldia eta jokoak bukatzen direnean bi aukera daude; Bata, behera jeistea eta bestea, bertan bazkaltzen gelditzea. Ohitura bertan gelditzekoa izan da. Azkeneko hauek arratsaldean, 18:00ak inguruan, jeitsiko lirateke. Eguraldi txarrarekin Esparrura igo, jeitsi eta herriko plazan beteko litzateke egitaraua. Animatu!!

    Irailak 16, larunbata:
     
    17:30ean: plazatik irteera gaueko akanpadarako Esparrun. Ondoren, “Altxor bila” jolasa bertan eta teleskopio bidez izarrak ikustea.

    19:00etan: buruhandiak txistulariekin kalejira herrian.

    Irailak 17, igandea:     

    9:00etan: txupinazoa eta Esparrura irteera herriko plazatik.

    12:00etan: ikurriñari omenaldia: txalaparta, txistulari, dantzari, trikitilari eta Iban Urdangarin eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.

    12:30ean: haur,  gazte eta helduentzako jolasak.

    14:30ean: bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin.
     

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /