Konturatzerako gainean ditugu 2017ko Lazkaoko Festak eta urtero bezala, TXOZNA BATZORDEAK egitarau oparoa osatu dugu festa eta aldarrikapena uztartuz, TXOZNA GUNEAN.
Metamorphosis
Transexualitatea gizartean geroz eta gehiago entzuten den gaia da. Bizitzan egoera hori bizi izan duten pertsonen hitzak entzuteko aukera da dokumentala hiru partaideren bidez: Izaro Antxia eta Ares Piñeiro, transexualitate prozesua jasan duten pertsonak, eta Josebe Iturrioz, gaian aditua.
23 min ko iraupena izan go du .
ANIMATU !
Badatoz inauteriak eta azken urte hauetan bezala, aurten ere Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta, herrian inauteriak izango ditugu. Otsailaren 13a izango da mozorrotzeko eguna eta gaia "MARRAZKI BIZIDUNAK".
Bazkaria Amebi sagardotegian izango da eta autobusa ere antolatu dugu joan etorria egiteko.
Txartelak dagoeneko salgai daude: Zelata, Alboka, Giroa eta Herriko tabernetan 18€tan (bazkaria + garraioa).
2015eko San Prudentzio jaiak ate joka ditugun honetan, txozna batzordeak, denon gustoko izatea helburu eta jendearen partehartzearekin aurrera ateratzen diren ekintzez beteriko egitaraua osatu dugu.
Festa, giro ezinhobea eta aldarrikapenak ez dira faltako txozna gunean!
Mozorro eguneko bazkarirako txartelak, astelehenean jarriko dira salgai: Zelata, Herriko, Oker eta Giroa tabernetan.
Hirugarren urtez jarraian, Gazte Asanbladak herriko frontenis txapelketa antolatu du. Aurtengoan, egun batez izango dira partidu guztiak, martxoaren 7an.
Izen emateko, 685703796 telefonoa edo Gazte Asanbladaren sare sozialak erabil ditzazkezue.
https://www.facebook.com/lazkaokogazte.asanblada
https://twitter.com/LazkaokoGA
Finalak, Martxoaren 21ean, IV. Gazte Egunean jokatuko dira
Azken urteetan ohitura bihurtzen ari den Gazte Asanbladak antolaturiko Inauteriak badatoz. Aurtengoan, otsailaren 28an izango da jai eguna eta 70-80 hamarkadak izango dira mozorrotzeko gaia.
Urtero bezala, bazkaria izango da Amebin. Bazkariko txartelak otsailaren 24ra arte egongo dira salgai Zelata, Giroa, Alboka eta Herriko tabernetan 18€tan (autobusa barne).
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, EONIAN ELEKTROtxarangarekin alaituko ditugu Lazkaoko kaleak!
Igande honetan, maiatzaren 11n beste urte batez, Senperen Herri Urrats jaia ospatuko da. Lazkaotik autobusa antolatu da.
Gerriko liburu dendan eman behar da izena osteguna 8, 20:00k baino lehen.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /