Kaixo gazte!
Dakizuen moduan, apirilaren 20ean, Lazkaoko Gaztelekuak ikasturteko itxiera jaialdia ospatuko du. Ixtiera hau denboraldi baterako izango da; izan ere, datorren ikasturte hasieran zerbitzua berriro ere martxan jartzea aurreikusten baita.
Egun honetan, musikaz girotutako jaialdi bat egingo dugu, horrez gain, jolas anitzak zein merendola batez gozatzeko ere aukera izango dugu.
Beraz, ANIMATU eta ETOR ZAITEZ!
Hementxe duzue ikusgai apirilean zehar Gaztelekuan egingo ditugun ekintzak. Gainera, Aste Santuan ere zerbitzua martxan izango da, oporraldiak elkarrekin gozatzeko asmoz.
Beraz, ANIMATU eta ETOR ZAITEZ!
Kaixo Gazte!
Hemen duzue hilabete honetako egitaraua. Dakizuen moduan martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna da, beraz egitaraua honen inguruan izango da.
Hori dela eta ekintza berezi batzuk egingo ditugu, autodefentsa tailerra, genero tailerra eta kirol solasaldia, hain zuzen ere.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Kaixo!
Hementxe duzue Gaztelekuan urtarrilean egingo diren ekintzen egitaraua.
ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ!
Kaixo gazte!
Gabonak iritsi dira eta gaztelekuan programazio berezia prestatu dugu zuentzat; tailer anitzak, Txuri Urdin izotz jauregira irteera, jolasak, etab.
Beraz, animatu eta etor zaitez ondo pasatzera!
Kaixo gazte!
Hementxe duzue ikusgai abenduan zehar Gaztelekuan egingo diren ekintza desberdinak
Aurreko ostiralean DBH1eko ikasleak Gaztelekua ezagutzera joan ziren. Bisita honen helburua, nerabeek bertako dinamika nolakoa den ezagutzea izan zen.
Kaixo!
Hemen duzue ikusgai azaroan zehar Gaztelekuan egingo diren ekintza desberdinak
Kaixo Gazte!
Aurten ere Gaztelekua martxan da!
Irekiera azaroaren 5ean izango da. Egun horretan, askari eder bat egiteaz gain, jolas eta txapelketa desberdinak ere egingo ditugu. Beraz, larunbatean arratsaldeko 4etan ikusiko dugu elkar.
AMINATU ETA ETOR ZAITEZ ONDO PASATZERA!
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /