• 7
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Mintzalagun egitasmoa berriz abian

    Mintzalagun egitasmoa abiatu du aurten ere Gerriko Kultur Elkarteak 2014-2015 ikasturteari dagokionez.

    Lazkaotarrok, animatu eta Mintzalagunean parte hartu! (urritik abendura froga):

    -euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak behar ditugu

    Etxeko hizkuntza gaztelera dutenek, lagunartean ere gazteleraz aritzen direnek, gazteleraz euskaraz baino lasaiago eta hobeto aritzen direnek, Mintzalaguna aukera polita dute, bai gehiago ikasteko, lehendik ikasia ez ahazteko, beren euskarari arnas pixka bat emateko …

    Euskaraz erraz eta nonahi jarduten dutenek, berriz, laguntza handia ematen diete mintzapraktika egin nahi dutenei. Irakasle izan gabe, euskara batuan hitz egin beharrik gabe, parte hartu dezakete Mintzalagunen.
    Beraz, ondo edota erdipurdi,  euskaraz jardun nahi duten guztientzat dago lekua Mintzalagunen.

    Astean behin, egun batean eta ordubetez, hirukotea bildu eta mintzapraktika egitea da Mintzalaguna. Hirukotea, euskaldun zahar batek eta bi euskaldun berrik osatzen dute. Paseatuz, kafetxo bat hartuz, nahiz lasai egonez, EUSKARAZ HITZ EGITEA da helburua. Gainera, lagun berriak egiten dira eta elkarrekin asko ikasten da.

<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /