• 16
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Lander Garroren Gerra txikia nobelari esker oroitzapenak berpizten

    Ume zela, Orereta eta Hendaia artean, 80. hamarkadan bizi izandako giroa kontatzen du idazleak nobela honetan. Hari horretatik tiraka euskal errefuxiatuen egunerokoa, gerra zikina, espetxea, tortura, deportazioa ageri dira... Baina, horien ondo-ondoan ageri dira ere elkartasunaren gaia, maitasuna, aldi hartako guraso eta seme-alaben arteko harremana, ohean txiza egitea, asma gaixotasuna... Eta horri guztiari buruz hitz egin genuen Lazkaoko Gerriko txokoan atzo (2014-10-15) izan genuen literatur solasaldian.

    Hasieran, irakurleok liburuak sortu zizkigun sentipenak eta ideiak azaldu genituen.
    Nahiko ahoz batez esan genuen Lander Garrok darabilen kontatzeko era hori oso erakargarria egin zaigula, haurraren ikuspegitik garai bortitz eta gordin hura zein egoki islatzea lortzen duen oso ederra egin zaigu. Gertutasuna transmititzen du, goxotasuna, sinesgarritasun handia ematen dio haurraren ikuspegi horrek.

    Egileak berak zuzen eta gozo azaldu zuen GERRA TXIKIA liburua nola eta zergatik idatzi duen. Liburuan Xabi, mutikoak, protagonistak, moldatutako Landerren autobiografia kontatzen du, egiatik eta gezurretik, bietatik duena.
    Umearen ikuspegitik idaztea zaila egin zaio, baina abantailak ere eman dizkio.
    Enpatia derrigorrezkoa sentitzen du idazterakoan, idazlea pertsonaiaren barruan sartu eta beretik hitz egitea.
    Idazten ari denean, harik eta liburua bukatu arte, autista bihurtzen da Lander, bere buruan ez da liburuko konturik besterik kabitzen.
    Hainbat sekretu ere kontatu dizkigu:
    -liburuaren azala, berak egina dela, bere seme-alabak direla bertan azaltzen direnak …
    -Liburuaren abiapuntu izan zen lehen kapitulua, bere ustez oso ona zena, editorearen aholkuz kendu egin zuela; dena kendu.

    Bukaeran idazleari gustuko libururen baten aholkua eskatu genion, ahal zela, berak hain maitea duen literatura amerikarreko libururen bat eskatu genion. Eta aholku baten faltan hiru eman zizkigun Garrok:
    -John Fante idazlearen bi liburu: Espera a la primavera, Bandini eta Pregúntale al polvo
    -Steve Tesich liburu bat: Karoo.


    Liburuak izandako kritiken bilduma bat hemen duzue:
    http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=libu_i&tes=gerra%20txikia

    Egileari eta obrari buruzko informazio gehiago hemen:

    Berria, 2014-10-15:
    http://www.berria.eus/paperekoa/1936/028/001/2014-10-15/hegemoniko_izateko_lehia_gupidagabea_eta_zikina_da_gehienetan.htm

    Hitzen uberan, 2014-09-05:
    http://uberan.org/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/lander-garrori-elkarrizketa-2

    Argia, 2014-07-13:
    http://www.argia.eus/index.php?ids=argia-astekaria/2423/lander-garro

<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /