• 30
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Noemi Rivera idazle lazkaotarrak bere liburua aurkeztu du bere herrian

    Noemi Rivera idazleak (Lazkao, 1987) Un otoño en California liburua aurkeztu du Gerriko liburu-dendan astearte honetan.

    Dozenatik gora herritarren aurrean esan zuen, komunikazio ikasketak egin dituenez, buruan zebilzkien kontuak eta komeriak, abenturak eta gertaerak, paperera eramatea erabaki zuela.
    Liburua idatzia, errealitatetik abiatu eta fikzioa sartuz, gertaerak sortuz, osatua dago. Errealitatea eta fikzioa, bietatik du. Imajinazioari ateak zabaldu eta sorkuntza lana egin du: gertatzea nahiko lituzkeenak, nahiko ez lituzkeenak, gerta zitezkeenak … Irakurketa erakargarria eta atsegina egite aldera, fikzioari tartea eskaini dio. Noemi idazleak Ireneren ahotik hitz egiten du.
    Liburua idatzi ez ezik marrazkiak ere berak egin ditu. Izan ere, txikitatik dituen zaletasunak ditu. Imajinazioari idatziz eta marraztuz aurkitu dio irtenbidea.
    Eta liburu batzuk irakurleentzat sinatuz bukatu zen astearteko aurkezpen ekitaldia. Horrekin batera iragarri zuten abenduaren 12, 13 eta 14an, Lazkaoko euskal liburu- eta disko-azokan ere, tarte bat eskainiko diotela Noemiri, liburuak sinatzeko.
    Besterik gabe, eskerrik asko eta zorionak, Noemi!

<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /