• 5
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Jone Etxeberria maiatzeko saritua

    Irakurri, gozatu eta oparitu, Lazkao.
    Maiatzean ia 200 lagunek parte hartu dute kanpainan, euskarazko liburua irakurri, liburuari buruzko fitxa bete eta erosketa-txekea lortuz. Parte hartzaileen artean 30,00 €ko txekea zotz egin dugu eta Jone Etxeberria irakurle finari egokitu zaio saria.
    Zorionak, Jone!

    -Zer iruditzen zaizu Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina?
    Bikaina!, urte askotarako bizi opa diot. Irakurleontzat pagotxa, mauka ederra da.
    -Aurreko urteetan ere parte hartu izan duzu?
    Bai, lehenengo urtean ez nuen ezagutzen eta jabetu gabe pasa zitzaidan kanpaina. 2.erako inguratu, ezagutu eta jabetu nintzen zer zen.
    -Asko irakurtzen duzu?, zergatik?, zer ematen dizu irakurketak?
    Asko, asko irakurtzen dut. Beti gustatu izan zait eta beharrezkoa dut. Irakurketa ekintza naturala da niretzat.
    Genero desberdinak deskubritu ditut eta guztiak ditut gustuko. Saiakerak, adibidez, oso gustura irakurtzen ditut, baita komikiak ere!
    -Euskaraz asko irakurtzen duzu. Beste hizkuntzetan ere bai?
    Bai, ingeleraz eta gazteleraz ere irakurtzen dut.
    -Gomendatuko diguzu zure gustuko libururen bat edo beste?
    Berrietan, oraintxe eskuartean darabilzkidanetan, Koldo Izagirreren “Lorea Gernika, andrazko bat” oso gustura ari naiz irakurtzen. Hizkera aldetik oso maila altua du eta irakurle finentzat egokia da. Garazi Goia segurarraren “Bi hitz” ere asko gustatu zait.
    Literatura zaharragoaren artean, berriz, Arantxa Urretabizkaiaren “Zergatik panpox” eta Saizarbitoriaren “Egunero hasten delako”, ez ditut sekula ahaztuko, aurkikuntza onak izan ziren eta niretzat, gai berriak.

    Zorionak Jone eta orain arte kanpainan parte hartu duzuen guztioi. Segi euskaraz irakurtzen, gozatzen eta oparitzen, ekainaren 30 arte. Udako irakurgaiak lortzeko aukera ezin hobea aprobetxatu!

    GERRIKO Kultur Elkartea
    GERRIKO liburu denda
    Lazkaoko Udala
    Euskaltzaleen Topagunea

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /