• 22
    IRAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Lazkaotarrok, animatu eta mintzalagunean parte hartu!!!!

    Astean behin, ordubetez, euskaraz.

    Euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak behar ditugu.

    Etxeko hizkuntza gaztelera dutenak, lagunartean ere gazteleraz aritzen direnak, gazteleraz euskaraz baino lasaiago eta hobeto aritzen direnak, Mintzalaguna aukera polita dute, gehiago ikasteko, lehendik ikasia ez ahazteko, beren euskarari arnas pixka bat emateko...

    Euskaraz erraz eta nonahi jarduten dutenek, laguntza handia ematen diete mintzapraktika egin nahi dutenei. Irakasle izan gabe, euskara batuan hitz egin beharrik gabe, parte hartu dezakete Mintzalagunen.

    Beraz, ondo edota erdipurdi, euskaraz jardun nahi duten guztientzat dago lekuan Mintzalagunen.

     

    Astean behin, egun batean eta ordubetez, hirukotea egin eta mintzapraktika egitea da Mintzalaguna. Hirukotea, euskaldun zahar batek eta bi euskaldun berrik osatzen dute. Paseatuz, kafetxo bat hartuz, nahiz lasai egonez, EUSKARAZ HITZ EGITEA da helburua. Gainera, lagun berriak egiten dira eta elkarrekin asko ikasten da.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /