• 11
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Heriotzarik gabeko arrantza barruti intentsiboaren aurkezpena Agauntzan

    Urriak 11n, larunbata, Agauntzan izendatu berria den heriotzarik gabeko arrantza barruti intentsiboaren aurkezpena egingo da.

    Urriak 11n, larunbata, Agauntzan izendatu berria den heriotzarik gabeko arrantza barruti intentsiboaren aurkezpena egingo da eta hori dela eta Gipuzkoako eta Errioxako arrantzaleen topaketa izango da Lazkaoko Arrantza Taldeak antolatuta, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren babesean.
    Heriotzarik gabeko arrantza barruti intentsiboaren aurkezpen ekitaldia izango da era berean, eta binakako txapelketa gisara izango da. Hala ere, txapelketatik kanpo, arrantzan oraindik probatu ez duenak saiatzeko aukera ere izango du.
    Lazkaoko Arrantza taldeak arrantzaren mundua ezagutzera eman nahi du eta, horrela, Areso kaleko haur-jolasen parke inguruan informazio gune bat jarriko dute eta, gerturatzen den guztiari informazioa emateaz gain, bertan hainbat arrantza tresna izango dira ikusgai. Egun osoko jarduera izango da prestatu dutena.
    Gipuzkoan hiru eremu daude arrantza mota honetan jarduteko, Arrantza taldearen arabera: Leitzarangoa, Araxeskoa eta urriaren 11n zabalduko den Agauntzakoa.

     

     

<< 2019, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /