• 13
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Eskola haurren triatloia larunbat honetan

    Antzar korrikalariak eta Lazkaoko Udalak triatloia antolatu du larunbat goizerako, 10:00etatik aurrera, eskola mailako haurrei zuzenduta. Hau horrela, komeni da aholku hauek kontuan hartzea:

    1.Triatloian parte hartzeko, sarrera, San Jose auzoan, kanpoko igerilekura sartzeko aparkalekuan txirrinduak uzteko gune bat prestatuko dute.
    2.Ondoren igerilekura igoko dira, bertan poltsak ilaran utzita, igeri egiteko prestatuko dira. Igeri egin eta gero, zapatilak eta kamisetaren bat jantzi eta aurrez txirrinduak utzitako tokira joango dira.
    3.Txirrinduan hasi eta esandako ibilbidea egin ondoren, San Benito ikastolako kanpo grisean sartuko dira ate handitik eta txirrindua utzi ondoren, korrika bukatuko dute ibilbidea, ikastolari buelta emanez.
    4.Proban parte hartzeko derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea eta txirrindua egoera onean izatea.
    5.Ordutegiak eta kirol bakoitzeko ibilbideak honako hauek izango dira:

    -Aurrebenjamin mailakoak (7 eta 8 urtekoak) 10:00etan hasiko dira igeri 60 m., txirrinduan 400 m eta korrika 300 m-ko ibilbidea osatzeko.
    -Benjamin mailakoak (9 eta 10 urtekoak) 10:30ean hasiko dira igeri 120 m., txirrinduan 1.000 m eta korrika 600 m-ko ibilbidea osatzeko.
    -Azkenik, kimuen edo alebin mailakoak (11 eta 12 urtekoak) 11:00etan hasiko dira igeri 180 m., txirrinduan 1.700 m eta korrika 900 m-ko ibilbidea osatzeko.

    Ikastolako umeei adierazi, proba, izenik eman gabe egingo dela, bukaeran sailkapenik ez dela egongo, ezta saririk ere aurrenekoentzako. Partaide guztientzako, sorpresa bat izango da.
    Antolatzaileak: Antzar korrikalariak eta Lazkaoko Udala

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /