Martxoaren 14an, larunbata, Lazkaon bigarren Rallysprinta ospatuko da.
Zehaztapenak, goizeko 10:00etan hasi eta 12:30k arte izango dira Lazkaoko plazan.
Irteera ordua, 14:00etan izango da eta 15:00etan erlojupeko zatiaren irteera.
Sarrerak 10€ balioko ditu eta jasotako diru guztia Stop Sanfilippo elkartearentzat izango da.
Martxoak 13, ostirala, Lazkaoko pilotaleku estalian ospatuko da LAZKAONeko STOCK AZOKA. Bertan deskontu ikaragarriak aurkituko dira.
PARTAIDEAK:
Manako
Ipotx Haur Eta Gazteentzako Moda
Mikel Optika
Gerriko Liburudenda
Ness
Xalo
Sehaska-Ttipi Ttapa
Kux Kux
Zuretzat
Lazkaoko IV. Esku Pilota Txapelketa antolatu dute Lazkaoko Pilotazaleek .Izena eman nahi dutenek, otsailaren 1era arte dute aukera.
Bi modu jarri dituzte izena emateko, 685 703 795 telefono zenbakira deituta edo lazkaopilota@hotmail.com -ra idatzita.
Urtarrilaren 30ean, Euskal Herriko VII. Mus Txapelketarako Lazkaoko kanporaketa ospatuko da. Gerrikon izango da hitzordua eta parte hartu nahi dutenek, Gerrikon,ostiralean bertan 21:30etatik 22:00era eman beharko dute izena.
Nahi dutenentzat, aldez aurretik afaria izango da Gerrikon. Afarirako, Ansoategi herrikon eman behar da izena.
Euskal Herriko Mus Txapelketaren informazioa hemen jarrai dezakezue: http://euskalherrikomusfederazioa.org/
Urtero legez, aurten abenduaren 20ean, Mus Moskorrak lehiaketa ospatuko da Lazkaon. Arratsaldeko 16:30ean da hitzordia eta izen ematea 15:30ean hasiko da Gerrikon.30€ bikotetako.
Jokoak 8erregetara, 8 amarreko, 3 joku
Sariak:
1.- 1.200€ eta TXAPELAK
2.- 600€
3.- 300€
4.- 150€
5.-BI ARKUME
6.- BI KAJA ARDO
7.- BI OILASKO eta 2 botilka ardo berezia
8.- BI TARTA
-Bi txuleta lehenengo nesken edo bikote mixtoentzako
-Herriko lehenngoentzako: Bi txuleta
-Partaide guztien artean zozketa bereziak egingo dira
Lazkaon merkatari elkarteak, martxoak 28, ostirala, arratsaldez eta martxoak 29, larunbata, goizean, Merkatal azoka antolatu dute Lazkaoko plazan.
Bertan, herriko merkatariek, beraiek saltzen dituzten produktuak edo eskeintzen dituzten zerbitzuak erakutsiko dituzte. Bezeroek, eskeintza interesgarriak aurkitzeaz gain, lehen eskutik ezagutu ahalko dute herrian dagoen merkatal eskaintza .
Txikienak asper ez daitezen, beraientzat ere egongo dira ekintzak: puzgarriak, tailerrak..
Lazkaoko musika entsaio lokaletan lanean ari diren hainbat taldek irailak 27, ostiraletako kontzertu sorta antolatu dituzte, herrian zehar hainbat gunetan beraien lana azaltzeko asmoz:
Egitaraua honakoa izango a:
19:00tan Zelata-Alboka tabernen terrazan
KONBO SOYUZ. Tribute to Sade
20:30etan Giroa tabernan:
SAMBA DZANGA.(Pagode)
22:00tan Erlo tabernan
FUMUT
23:30etan Erlo tabernan
EL CERDO QUE GRUNGE
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /