• 27
    IRAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zu ere mintzalagun!

    Euskaraz hitz egiteko gogoa duen jendea behar dugu!

    Euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak behar ditugu

    Etxeko hizkuntza gaztelera dutenek, lagunartean ere gazteleraz aritzen direnek, gazteleraz euskaraz baino lasaiago eta hobeto aritzen direnek, Mintzalaguna aukera polita dute, gehiago ikasteko, lehendik ikasia ez ahazteko, beren euskarari arnas pixka bat emateko …

    Euskaraz erraz eta nonahi jarduten dutenek, berriz, laguntza handia ematen diete mintzapraktika egin nahi dutenei. Irakasle izan gabe, euskara batuan hitz egin beharrik gabe, parte hartu dezakete Mintzalagunen.

    Beraz, ondo edota erdipurdi,  euskaraz jardun nahi duten guztientzat dago lekua Mintzalagunen.

    Astean behin, egun batean eta ordubetez, hirukotea bildu eta mintzapraktika egitea da Mintzalaguna. Hirukotea, euskaldun zahar batek eta bi euskaldun berrik osatzen dute. Paseatuz, kafetxo bat hartuz, nahiz lasai egonez, EUSKARAZ HITZ EGITEA da helburua. Gainera, lagun berriak egiten dira eta elkarrekin asko ikasten da.

    Eman izena GERRIKO liburu-dendan (943886500)

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       
Banerrak

Ikusi MAIZPIDE mapa handiago batean

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /